logelak
Hotelak hamabi logela ditu. Logela bikoitzak, banakoak eta erabilera bakarreko bikoitzak (ohe gehigarria ipintzeko aukerarekin).
Guztiek egongela txiki bana dute, Zurriolako hondartzara ematen dutela.
Logelen diseinuan xehetasun txikienak ere zainduta daude, zabalak dira, lasaiak, kolore argiekin eta atseginekin margotuak; hala, giro goxoa da nagusi gela guztietan.
Gure logeletan, atsedena ez ezik, Donostiaren xarmak ere gozatuko dituzu. |